Luxenburgok Irizar ie bus modeloko zero igorpeneko sei autobus elektriko erosi ditu
Luxenburgon, 2018ko ekainaren 28an
François Bausch ministroak, Garraio Ministerioko zerbitzu teknikoak, Voyages Emile Weber-ek eta Irizar e-mobilityko ordezkariek ofizialki aurkeztu dituzte aurten entregatuko diren hamar autobus elektrikoetatik lehen seiak.
Lehen sei unitate horiek Irizar ie bus modeloko 12m-koak dira, bi aterekin. Ibilgailuek usb atakak eta Eco Assist sistema dituzte. Azken hori gidariari denbora errealean laguntzeko sistema bat da, eta aldi berean gidaritza optimizatzen laguntzen du, kontsumo energetikoa murriztuz eta autonomia handituz.
Autobusak 290 linean ibiliko dira, hau da, Mersch (Gare) eta Luxembourgo (Terminus: Badanstalt) lotuko dituzte 5:20 eta 23:43 arteko ordutegian. 200 km baino gehiagoko autonomia dute, eta beraz, 16 orduz gidatu daitezke zirkulazio handiarekin.
Ibilgailuak gauez kargatuko dira Bissen-eko kotxe-toki berrietan Combo-CCS2 kargatzeko hargunea duten sei kargadoreren bidez, eta horien hornitzailea ere Irizar da.
Aipagarria da Irizarrek erabaki duela Luxenburgo hirian kalitatezko salmenta ondorengo zerbitzu esklusiboa ezartzea Bissengo kotxe-toki berritik hurbil. R&M pakete pertsonalizatuak eskainiko ditu eta aditu teknikoek eta han bertan kontratatutako pertsonek kudeatzen dute, hartara aberastasuna eta enplegua sortuz.
Beranduago 18 metroko lau unitate entregatuko dira, kotxe-tokietan bakarrik kargatuko direnak.
Erabat isilak eta zero igorpenekoak dira, eta beraz, ibilgailu hauek Luxenburgo hiriak iraunkortasunaren eta hiriaren nahiz hiritarren bizi kalitatea hobetzeko egindako apustuan kokatzen dira.
Autobus modelo hau 2014. urteaz geroztik Europako hamar hiritan dabil egiaztatutako autonomia, efizientzia eta fidagarritasunarekin.