2021eko urtarrilaren 13a
Astelehen honetan, Irizar ie bus modeloko 10 autobus jarri dira martxan, %100 elektrikoak zero igorpenekoak, Estrasburgon, 10. linean. Otsailean, beste hamabost batuko dira sare eurometropolitanera, eta modelo horretako beste hogeita lau ibilgailu maiatzean entregatuko dira.
12 metroko luzera duten ibilgailu berri hauek 3 ate dituzte (horietako bi "metro" motakoak dira), 23 eserleku (horietatik 4 PMR motakoak) eta gurpil-aulkientzako 2 gune, bai eta sarbidea errazteko arrapala elektriko bat ere.
Autobus modelo berri honek AVAS (Acoustic Vehicle Alerting System) abisu-sistema akustiko bat ere badu, R138 araudia betetzen duena.
Ibilgailuek dituzten bateriak Irizar e-mobility-n garatu eta fabrikatuta daude. Elektronika eta komunikazioak, bai eta horien osagai eta sistema nagusiak ere, Irizar Taldeak garatutakoak dira.