Skip to main content
Zure ondoan: Etorkizun seguruago, eraginkorrago eta iraunkorrago baten alde

Zure ondoan: Etorkizun seguruago, eraginkorrago eta iraunkorrago baten alde

Rimini, 2020ko urriak 14

Krisi eta ziurgabetasun handiko testuinguru bizi dugu, mugikortasunaren sektorean oro har, eta bidaiarien garraio publikoaren sektorean bereziki, baina IBE azokara 650 m2-ko standarekin joatea erabaki dugu Irizarren, gure bezeroen ondoan egoteko eta sektore horrek ekonomiari eta gizarteari duen balio erantsi handia ikusarazteko helburu nagusiarekin. 

Gaur inoiz baino gehiago, elkartuta egon behar dugu, eta etorkizuneko erronkei elkarrekin aurre egin, erantzukidetasunetik abiatuta, guztiok norabide berean arraun eginez, agintariok, erakundeok, operadoreok eta fabrikatzaileok.

Irizarren sektorea suspertzeko eta indarberritzeko irtenbide berritzaileak garatzen jarraitzen dugu, bidaiarien garraioa are seguruagoa, eraginkorragoa eta iraunkorragoa izan dadin, ibilgailuen emisioen, soinu-emisioen eta ezbehar-tasaren inpaktua murriztuz.

Autobus eta autokarren akzen belaunaldia standean

Irizarren standean autobusen eta autokar eraginkor eta adimendunen azken belaunaldia izango da, 12 metroko luzera duen Irizar i8 integral batek, 12 metroko luzera duen Irizar i6S integral batek, mugikortasun urriko pertsonentzako igogailuarekin, Scania txasisaren gaineko Irizar i6 batek eta Italiara iristen den Irizar markako lehen iebus autobus % 100 elektrikoak (zero) ordezkatuta. Zehazki Genova hirirako lehen unitatea, 10,8 metroko autobus bat (ikusi fitxa teknikoak).

Irizar Italiak eskaintzen duen produktu sorta zabala da (Diesel, Biodiesel (HVO, B100) CNG-LNG, Hibridoa eta elektrikoa), merkatuko osoenetako bat, eta teknologia handiko autobusak sortzen ditu Premium segmenturako, hiriarteko autobusak, teknologia hibridoa edo biodiesela duten II  klaseko modeloak eta zero emisioko I klaseko hiriko autobus elektrikoak.  Gure bezeroei segurtasunean, fidagarritasunean, iraunkortasunean, teknologian eta errentagarritasunean zerbait gehiago ematera bideratutako produktuen katalogoa, bidaiarien garraio publikoaren segmentu guztiak barne hartuz, baita garraio pribatua, hirikoa, hiriartekoa eta distantzia luzekoa ere, eta mugikortasunaren merkatuaren abangoardian kokatuz.

Italiako zero isurpeneko  lehen Irizar autobus elektrikoa

Standean aurkezten den zero isurpeneko autobus elektrikoa Genova hiriko AMT Genova bezeroarena da, eta Italiara iritsiko diren Irizar markako zero isurpeneko autobus elektrikoetan lehena da. 

Irizar ie bus modeloko autobusa da. 10,8 metroko luzerakoa. 3 ate, 20 eserleku, gidariarentzako eserleku 1, gurpildun aulkietarako/haur kotxeetarako gune 1 eta 76 pertsonarentzako lekua du.  Ibilgailu honek ion-litiozko bateriak ditu, Adunako (Gipuzkoa) Irizar e-mobility lantegian bertan garatuak, eta 350 kWh-ko gaitasuna dute. Irizarren teknologiarekin garatutako eta fabrikatutako ibilgailua da.

Irizar Italia prest dago bere elektromugikortasun linean zero isurpeneko autobus % 100 elektrikoen gama osoa hornitzeko.

Irizarren estrategiaren barruan dago Genovan salmenta osteko zerbitzu esklusiboa eta kalitatezkoa abian jartzea. Zerbitzu hori eskarmentu handiko teknikariek eta tokiko langileek kudeatuko dute, eta, horrela, tokiko aberastasuna eta enplegua sortzen lagunduko da.

Gaur egun Irizarko e-mugikortasun gamako ibilgailuak 3 modelo dira:  Irizar ie bus, Irizar ie tram eta Irizar ie truck.

 

Etorkizun seguruago, eraginkorrago eta iraunkorrago baten alde

Covid-19ren aurkako soluzio berritzaile ugari ditugu: sarbidea kontrolatzeko tenperatura-neurketa duten kamera adimendunak, gidaria babesteko bere gunea banatzeko itxitura, bidaiarientzako besaulkiak banatzeko panelak, eta baita barruko aire-arazgailuak eta ibilgailuaren desinfekzio automatikorako soluzioak ere. Irizarko 4.000 autobus eta autokar baino gehiagok dituzte irtenbide horiek, eta, beharrezko segurtasun eta higiene-neurriak betez, birusa ugaltzea saihesten laguntzen dute. 

Eta gure ahalegin guztiak bideratzen jarraitzen dugu hainbat teknologia sortzeko, mundu osoko bezeroei etorkizuneko mugikortasun premiak asetzeko soluzio aitzindariak eman ahal izateko. Ibilgailuen isurpenen inpaktua murriztea eta berotegi efektuko isurpenak eta soinu isurpenak deuseztatzea da gure lehentasuna.

Gure azken belaunaldiko ibilgailuek hobekuntzak dakartzate aerodinamikan, erregai-kontsumoan, maneiagarritasunean, eta pisuen banaketan eta murrizketan; eta zarata eta bibrazioak minimizatzen dituzte, konponketa eta mantentze kostuak murriztuz.  Teknologia adimentsuak txertatzen dituzte, segurtasunean eta erosotasunean hobekuntzak egiteko. 

Hori guztia mundu seguruago eta iraunkorrago bat eraikitzera bideratuta, non taldeko garraio publikoak protagonismo berezia izango duen.