Portugalen martxan dira lehenengo Irizar autobus elektrikoak
Aduna, 2019ko abenduak 20
Dagoeneko martxan dira Portugalgo Braganza hirian 10.8 metroko luzera duten zero emisioko bi autobus elektrikoak, Irizar ie bus modelokoak.
Irizarrek Europako merkatuan finkatzeko estrategiarekin jarraitzen du, eta dagoeneko 7 herrialdetan baino gehiagotan dago. Oraingoan zero emisioko irtenbideak Portugalera eraman ditu, Braganza hirira zehazki. Operatibo zorrotza da, hiriaren konplexutasun geografikoa dela eta, Irizar ibilgailu elektrikoen fidagarritasuna erakusten duena. Zalantzarik gabe, etorkizuneko proiektuetarako erakusleiho gisa balioko du.
Ibilgailu horrek 2 ate bikoitz ditu, 28 eserlekurekin, gidariarentzat eserleku bat, gurpildun aulkientzako gune bat, eta 76 bidaiari arteko edukiera du. 220 km-ko autonomiarekin eta 350 kWh-ko energia ontziratuarekin, ibilgailu horiek 3-4 ordutan kargatuko dira gauez, Combo 2 karga-hargunea duten kargagailu elkarreragileen bidez.
Ibilgailu horietan sartutako bateriak Adunako (Gipuzkoa) gure instalazioetan garatu eta fabrikatuta daude, eta segurtasun elektriko, termiko eta mekanikoko Europako azken erregelamenduen araberakoak dira: R100.v2, R10.v5 eta UN38.3.
Bai elektronika eta komunikazioak, bai ibilgailuaren sistema nagusiak Irizar Taldearen teknologiaren emaitza dira.
Braganza hiriak aurrera jarraitzen du hiri-mugikortasun iraunkorra ezartzeko estrategiarekin, eta Irizar ie bus biak bere flotan sartzearekin batera, 27.550 euro aurreztuko ditu erregai fosiletan, eta 58 tona murriztuko ditu CO2 isuriak urtean. Neurri hori |hiriaren deskarbonizazioa| eta |mugikortasun unibertsala| sustatzeko estrategiaren parte da.
Proiektuaren datuak:
Ibilgailuak: 8 metro luzeko 2 Irizar ie bus
28 toki eserita (4 espazio MUPentzat), eserleku 1 gidariarentzat eta gurpildun aulkientzako gune 1. 76 pertsonarentzako gaitasuna
220 kilometroko autonomia
2 ate eta arrapala elektrikoa
Irizarko energia kudeatzeko eta biltegiratzeko sistema
Ibilgailu konektatuta Ibilgailu bakoitzak USB hartuneak izango ditu barretan, telefonoa kargatzeko.
Ibilgailuen karga: Ibilgailuak 3-4 ordutan kargatuko dira gauez, Combo 2 karga-hargunea duten kargagailu elkarreragileen bidez.